ESZENA

Gizakien arteko lotura ezegonkorra eta komikoa

Arriaga Antzokian Tanttaka Teatroak bere produkzio berria estreinatuko du: Simon Stephensen Heisenberg obra. Estreinaldia bihar, hilak 3, izango da, 19:30etik aurrera.

Ramon Agirrek eta Naiara Arnedok antzezten dute, euskaraz, gizakien arteko lotura zein ezegonkorra eta komikoa izan daitekeen erakusten duen antzezlan dibertigarri hau. Fernando Bernuések zuzentzen du Arriaga Antzokiko foyerrean ikusi ahal izango dugun muntaketa hau, oso formatu berezian, ikusle talde txiki baten aurrean.

Lanaren sinopsia hauxe duzue: Ciare Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 72ko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Clarek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi absurdo batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera.

Heisenberg lanarekin, Simon Stephensek erakutsi nahi digu zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen gizakion arteko konexioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button