ARTEA

Gizakiaren eta basoaren esentzia

Gotzon Huegun eskultoreak artea eta natura uztartzen dituen Arbasoak gunea aurkeztu du. Uztailaren 7tik irailaren 30era arte egongo da zabalik Donostiako Zaragoza Plazan.

Artearen edertasuna basoaren esentziarekin eta gizakiak naturarekin duen loturarekin bat egiten duten 16 artelan aurkeztu ditu. Huegun eskultorea basoarekin duen harremana oso estua eta horren ondorioz, ingurune naturala bere existentziatik bereizi ezin den osagai gisa islatu du: “Basoa oso lotuta dago nire bizitzarekin haurtzarotik heldutasunera arte”

Arbasoak erakusketak testuinguru artistiko sotil, zintzo eta garaikide baten barruan zurezko tailuen diziplina berreskuratzea, eguneratzea eta kokatzea sinbolizatzen du, eta bertan, zurez egindako muralak eta eskulturak erakusten dira, eta lotura sinbolikoa ezartzen du egilearen arbasoen eta bere sorkuntza artistikoaren artean.

Gotzon Huegunen proposamen artistikoan basoaren esentzia bisuala harrapatzen duten lanak ikusiko dituzte bisitariek. “Goroldioak, likenak, pitzatutako motzondoak eta udazkeneko euriak. Elementu horien edertasuna eta naturak oparitzen dituen sentsazioak atzematen ditu artistak”.

Gotzon Huegun (Donostia, 1972) euskal eskultura berriaren formulazioak, euskal arimaren estetikak eta Oteizaren eskolak erakarritako eskultorea da. Gaur egun, zur-zizelkatzearen diziplinan lengoaia berriak esploratzeko interesa du. 20 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalarekin, Huegunek nazioarteko sinposio, eskultura-lehiaketa eta proiektu artistikoetan parte hartu du, eta hainbat sari eta ohorezko aipamen lortu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button