LITERATURA

Gazteei zuzendutako literatura-testuak sortzeko diru-laguntzak

Dirulaguntza hauek 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako eta euskaraz idatzitako literatura-testuak sortzeko erabiliko dira. Literatura-testuak sortzen laguntzeko, 54.000 euro daude guztira, eta sei laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa.

Diruz lagunduko den testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez.

Diruz lagunduko diren proiektuetatik hiru behintzat 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dira. Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren gainerako % 25a 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daiteke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak) eta diru-laguntza bakarra emango da eskatzaile bakoitzeko.

Araudi osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button