BESTELAKOAK

Kepa Junkeraren emanaldi akustikoa

Gaur, Bilboko Elkar aretoan, Kepa Junkerak Galiza bere azken diskoaren gaineko emanaldi akustikoa egingo du, eta zenbait abesti zuzenean eskainiko ditu.
Musikari garrantzitsuenetako bat da Junkera, nazioartean itzal handienetakoa duena. Fol Musica zigilu galiziarrarekin argitaratu du anbizio handieneko proiektua den bere azken lana.

Gaur egungo Galiziako talde eta artista tradizional esanguratsuenekin batera grabatutako diskoa da hau. Galizan, trikitixa era ezin hobean nahasten da gaitekin, ahotsekin, pandeiroekin, harpekin, akordeoiekin… musika tradizionaleko unibertso perfektu bat sortuz.
Galiza-Euskal Herria ardatz musikalak gerturatze asko izan ditu historian, baina inoiz ez da izan Kepa Junkeraren lan berri honetan bezain ongi irudikatua.

Gaurko saioan, Galiza diskoa erosten duten elkar txarteldunek, Galiziako artisauek egindako bi panderetan zozketan parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button