MUSIKA

“Indie Festival” kontzertu zikloa, EHUko Bizkaia Aretoan

Gaur abiatuko da EHUko Bizkaia Aretoan Indie Festival kontzertu zikloa. Bi astetan izango dira saioak: gaur, otsailak 4, eta gaur zortzi, otsailak 11. Kontzertuak 18:00etan hasiko dira.

Gaurko saioan, Nueva Vulcano, Sua, eta Baobabs Will Destroy Your Planet taldeak arituko dira. Lehenak Bartzelonatik datoz. Sua Maruriko taldea da, 2018an Anne Barrenetxeak (ahotsa), Janire Lopezek (baxua eta teklatua), Julen Wrightek (gitarra) eta Esteban Gaviriak (bateria) eratua. 2019ko martxoan, Sua lehen Epa kaleratu zuten. Maketa lehiaketa batean lehenengo saria irabazi ondoren, urte bereko Bilbao BBK Live jaialdian aritu ziren.
Baobabs Will Destroy Your Planet (Iruñea, 2014) euskarazko musikan panorama berri bat sortzeko asmoarekin jaio zen. Eneko Reketibatek (bateria), Txemi Losadak (gitarra), Amaia Zalbidek (sintetizadoreak) eta Eymard Uberetagoenak (gitarra eta ahotsa) osatutako taldeak indie generoko eragin anglosaxoi nabarmenak islatzen ditu, bai melodietan, bai soinuan.

Datorren astean, otsailak 11, Maria Berasarte, Sara Zozaya eta Eneritz Furyak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button