IKUS-ENTZUN

Zinea, literatura eta Marguerite Duras

Urtarriletik aurrera Tabakalerak zinema eta literatura uztartuko ditu ziklo batean, eta Marguerite Duras idazle eta zinemagilea izango da zikloaren ardatza.
Hilean behin, Marguerite Durasekin lotutako zine saio bat antolatuko da eta hainbat idazle gonbidatuko dira saioak aurkeztera.

Aspaldian Jatorrizko soinu banda izeneko zikloa abiatu zen bertan, musika eta zinea elkartzeko eta aztertzeko. Zer gertatzen da musikari batek zuzenean jotzen duenean pelikula bat proiektatzen den bitartean? itauna izan zen oinarria.  Orain, zinea eta literatura izango dira protagonistak, bai eta Marguerite Duras, idazle eta zinegilea ere.

Lehen saioa, urtarrilaren 12an izango da. Marguerite Durasen Le camion (1977) filmaren inguruan arituko da zikloaren lehen gonbidatua: Miren Agur Meabe.
Filmak hauxe kontatuko digu: Kamioilari baten irudia gau osoa egunsentira arte gidatzen (bakardadearen erretratu bizia), Marguerite Durasen eta bere kolaboratzaile eta maitale gaztearen arteko gaueko elkarrizketa batekin tartekatzen da. Gidoi bat idazten saiatzen dira, kamioi-gidaria irudikatuz eta deskribatu nahi dituzten emozioei eta hori egiteko metodoari buruz eztabaidatuz. Bi frustrazio identifikatzen dira, bikotearen sormenezko irudimenarena eta gidariarena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button