MUSIKA

“Zeinen Ederra Izango Den” jaialdia, larunbatean

Zeinen ederra izango den abestia Zetak taldearena da, eta titulu bera ezarri zaio larunbatean burutuko den jaialdiari. Abesti hori, “euskal gizarte osoarekin konektatu eta berehala egin zen biral, musika esparrutik haratago joanez eta mugimendu itxaropentsu bihurtuz”.

Harreman berezi horretatik sortu da Zeinen Ederra Izango Den jaialdiaren helburua: “musika gure jendearekin elkartzeko aitzakia izatea bilatzen du, non guztiok esperientzia paregabeaz gozatuko dugun, baikortasun eta zoriontasun uneak inspiratuz eta kolektibitatea, osotasuna, pasioa, dibertsioa eta aniztasuna bezalako balioak sustatzen dituena. Izan ere, Zeinen Ederra Izango Den abestia euskal gizartearentzat ereserki bihurtu da maite ditugun pertsonekin bizitzaz gozatzera bultzatzen gaituelako.”

Horrexegatik ZEID FEST generoak, adinak, herrialdeak, klase sozialak edo arrazak ulertzen ez dituen jaialdia da.

Makina bat taldek hartuko dute parte BECen egingo den jaialdi erraldoian tartean, Zetak, Gatibu, Iseo & Dodosound, Maria Arnal & Marcel Bages, Zoo, ETS, Sua, Adrianna Gaultier, Los Chikos Del Maíz, Ezpalak, Dupla, Motxila 21, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button