
Arriaga Antzokiak Lohi gorria antzezlanaren emanaldi bat eskainiko du gaur, urtarrilaren 15ean,19:30ean.
Javier Liñera da obra honen egilea, eta Barro rojo jatorrizko obrak, goraipamen handiak jaso zituen eta Indifest 2016 Jaialdiko Ikuskizun Onenaren saria eta 2016ko Urrezko Hiruki Saria (Ehgam) jaso zituen. Horrez gain, pieza Max Sarietarako izendatu zuten Egile Berri Onenaren kategorian.
Lan horrek giltzaperatuta dagoen gizon gay baten istorioa kontatzen du, Aitor Pérez aktoreak egingo du pertsonaia hori. Aktoreak gai oso sentikorrak ukituko ditu, hala nola memoria eta gizaki gisa ditugun eskubideak, maitasun homosexuala inguratzen duten beldurra, gorrotoa, tabuak eta errepresioa,…
Lanak bidaia bat kontatuko du, protagonistaren bizitzan egindako bidaia bat, “baita bere osaba gayaren bizitzan zeharrekoa ere. Istorio bat beste istorio baten barruan. Gay izateagatik, kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa. Iraganeko bi errealitateren kontakizuna. Hitlerren Europa, Francoren Espainia.”