IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da “Zinemakumeak Gara!” zinema jaialdia

Zinemakumeak Gara! emakumeek zuzendutako zinemaren erakusketa urriaren 5etik 14ra egingo da Bilboko hainbat gunetan. Edizio berezi honetan Zinemakumeak Gara! ekimenak 25 urte beteko ditu, eta data hori ere zinemaldiaren egitarauarekin ospatuko da.

Ekimenak betiko helburuari heldu nahi izan dio beste behin: emakumeen zinemagintza bisibilizatzea eta berau balioan jartzea. Zinema konprometitua, feminista, genero berdinketa, eta era berean, kohesio soziala bilatzen duena da Zinemakumeak Gara! ekimena.

Aurtengo edizioan, makina bat emanaldi, mahai-inguru eta topaketa antolatu dira, eta horietan guztietan gaur egungo zinemagintzako adituek parte hartuko dute, tartean, Ana Carrasco Conde filosofoa, Edurne Portela idazlea eta Laura Casielles poeta eta kazetaria. Aipaturiko aditu horiek Kulturatik eraiki al daitezke beste etorkizun batzuk? izenburupeko mahai-inguru bat egingo dute Campos Eliseos antzokiko Cupula aretoan, urriaren 13an.

Film laburrak eta luzeak bilduko dituen ekimenaren barruan, nabarmentzekoa ere bada Ameriketako zinema independenteko zirkuituko erreferentziazko hainbat titulu, Bilbon estreinatuko direnak. Gainera horren ostean beste mahai-inguru bat osatuko da gai horrek ekar dezakeenaz berba egiteko.

Egun guztietako ordutegiak, emanaldiak, tituluak eta bestelako datuak, Zinemakumeak Gara! zikloak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button