MUSIKA

Oskar Benas Instro Combo taldeak Gasteizen joko du bihar

Gasteizko Parral tabernak Oskar Benas Instro Combo banda hartuko du bihar, 20:30etik aurretik, Astemartes kulturalak egitarauaren  baitan. Oskar Benas (Barakaldo 1975) ibilbide luzeko musikaria da, besteak beste, Fermin Muguruza, Maika Makovski eta Cabezafuego musikariekin jo ditu sei sokak.

Gitarra-jotzaile trebea, artista grafikoa ere bada. Horretaz gainera, hainbat dokumental eta film laburren soinu-bandak ere idatzi ditu. Iaz, Obic izenburuko lan instrumentala plazaratu zuen.

Belauntzako Agosto estudioetan grabatu du lan instrumental berri hori Benasek. Lan eklektikoa da, askotariko oihartzunak biltzen baititu: surf, western, rock’n’roll zaharra edo exotica. “Reverb askoko rock’n’roll exotikoa da, surf, blues eta psikodelia kutsukoa”. Lan “lisergikoa eta paganoa” ere bada, Lau Sheduk bidalitako oharrean irakurtzen denez.

Diskoa hirukote formatuan grabatu du Barakaldoko musikariak, Daf Linares (baxua) eta Javi Nervioso (bateria eta perkusioak) musikarien laguntzarekin, hain zuzen. Hemen entzun dezakezue: oskarbenas.bandcamp.com.

Parral tabernak hilero ondu ohi dituen Astemartes kulturalak ondoko bi kontzertuekin osatuko da hil honetan: 17an, Unidad Alavesa (Ataun, rock, folk eta country) eta 24an, Libe (Gasteiz, rock).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button