ARTEA

Moyra Davey artistaren lanak, Artium Museoan ikusgai

Artiumek martxoaren 7ra arte erakutsiko du Europako museo batean egiten den Moyra Daveyren lehen erakusketa. New Yorken bizi den artista kanadarraren 80ko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera arteko ekoizpenaren panoramika (zinema, argazkigintza eta idazkera) eskaintzen du erakusketa horrek. Beatriz Herraez eta Nicolas Linnert izan dira erakusketaren komisarioak.

Ikus-entzunezkoei begira Artium Museoak artistaren bost film esanguratsuenen gidoi egokituak prestatu ditu ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz. Hortaz, erakusketak bideo-lan nabarmen batzuk aurkeztuko ditu, Les Goddesses (2011), Notes on Blue (2015), Hemlock Forest (2016) Wedding Loop (2017) eta berriena,  i-confess (2019).

Horrekin batera, zenbait argazki sail ere biltzen ditu erakusketak. Irudi horiek Davey-rekin solasean aritzen diren hartzaileei zuzenduta daude. Horrela sortu zen Blue Ruin (2020), erakusketa honetarako propio ekoitzitako eta Museoko langile eta laguntzaileei bidalitako argazki sorta.

Erakusketaren gaineko xehetasun guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button