ARTEA

Anbiguetate eta definizioaren artean

Andrea Baumgartl artista alemanak bere argazkiak paratu ditu Bilboko Vanguardia galerian, uztailaren 28ra bitartean.

Andrea Baumgartl (Ratisbona, 1965) Michael Whiterekin batera hasieran, eta orain bakarrik, sortzaile handia da Alemanian. Berlineko Arte Ederretako akademian hartu zuen bere formazioa, eta gero Ikus-entzunezko masterra egin zen.

Inguratzen duen mundua irudikatzeko erabiltzen du argazkilaritza. Bere obrak intimistak dira, pertsonalak eta eguneroko paisaiak izan daitezkeen arren, atenporalak direla ematen du.
Gaur egungo erreprodukzio tekniko soiletik aldenduta, Andrea Baumgartl artista alemanaren lanak lirismo eta poesia, eta anbiguetate eta definizioaren artean kokatu beharko dira.
Berak hartutako tokiak leku eterno bilakatzen ditu, beti hor izan balira bezala, beste ezerk bertan kokatu izan ez balitu bezala.

Irudi zabalak dira, non ikusleak bere historia propioaren zatiekin eta oroitzapenekin uztartuko dituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button