
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izan den Rockomikiak binetak & doinuak erakusketaren harira, askotariko jarduerak antolatu dituzte, hil honetan, Gasteizen; izan ere, egun, Arabako hiriburuko Oihaneder Euskaren Etxean dago erakusketa.
Jarduera horiek 80ko eta 90eko urteetako rock eta marrazki undergroundekin lotuak daude. Bada, gaur bertan, Asisko Urmeneta komikigileak Nork hil du Charlie? ekitaldia zuzenduko du. 19:30etik aurrera. Larunbatean, Juanma Sarasolak Moskuko Urrea izenburuko liburua aurkeztuko du, 12:30ean.
Martxoaren 25ean, Garbiñe Ubedak eta Yurre Ugarte idazleek, berriz, Eta emakumeak non zeuden? hitzaldia emango dute. 27an, halaber, Mikel Valderde pintoreak eta Bingen Mendizabal musikariak komiki musikatua sortuko dute zuzenean.
Apirilean ere izango dira beste bi zita: 15ean, Harkaitz Canok Musika, euskal literatura eta komikigintza berbaldia emango du, eta 17an, Badok.info euskarazko webgunea aurkeztuko dute. Ekitaldi berean, Amorantek joko du.
Aipatutako ekitaldiez gain, tailerrak eta bestelako jarduera paraleloak ere izango dira.
Informazio gehiago: oihanedereuskararenetxea.eus.



