ESZENA

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 51. edizioa

Gaur abiatuko da (irailaren 25etik abenduaren 13ra) Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 51. edizioa, zeinak 34 ikuskizun (47 saiotan banatuta) eta bitartekaritzako zortzi ekintza eta programazio hedatua bilduko dituen.

Guztira nazioarteko zazpi proposamen eta tokiko sorkuntzako sei estreinaldi absolutu ikusteko aukera egongo da. Programa honen barruan ere Euskal Herrian lehen aldiz ikusiko diren sei lan eta euskarazko zazpi ikuskizun bildu dira.

Jaialdiaren antolatzaileek hiria bisitatuko dute zuzendari eta aktore zerrenda zabaldu dute: Carolina Yuste, Eneko Sagardoy, José María Pou, Carlos Hipólito, Malena Alterio, Javier Cámara, Israel Elejalde eta Natalia Huarte. Zuzendarien artean, adibidez, Sergio Peris-Mencheta, Andrés Lima, Josep María Mestres, Ernesto Caballero, Pablo Remón,…

Egunotan, Off Lokal saioak egingo dira. Jaialdiak tokiko sorkuntza eszenikoari ematen dion garrantziaren erakusgarri, atal honek tokiko artistek ezohiko espazioetan antzezteko sortutako sei pieza eszenikoak proposatzen ditu. Ikusleak abiapuntu batean bilduko dira, eta leku ezezagunetatik doan eta sorpresaz beteta dagoen ezusteko ibilbide eszeniko batean barrena abiatuko dira.

Haurtxoak Proiektua, Iruditeria Posibleak, Topaketak Lantalde Artistikoekin, Emanaldi Irisgarria, Antzerkia Irakurgai eta bestelako proposamenak ere bilduko ditu Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 51. edizioak.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button