MUSIKA

Inoren Ero Ni taldearen kontzertua, Le Bukowski Klubean

Gaur, gaueko 21:30ean, Le Bukowski Klubeko aretoa Inoren Ero Ni taldearen soinuz beteko da. Iennei izeneko lana besapean eramango du bandak.

Inoren Ero Nik duela gutxi plazaratu du lan berria. Fregoli (Bidehuts, 2011) da, hain justu, taldeak argitaratu duen azken diskoa. Proiektu ezaguna da Inoren Ero Ni, eta taldekideak, halaber, ibilbide luzeko musikariak: BAP!, Anari, Lobo Eléctrico, Cápsula…

Euren hitzetan lan berria hala dator: “Entzun. Erantzunik ez duzu izango. IENNEI ez da erantzunen asmatzen hasteko abagunea. Bestelakoa du palindromoaren korapiloan asmatu musikak apeta. Halakoa diskoaren izenburua. Jarri ispiluaren aurrean taldearen izenari dagozkion siglak eta bueltakoan jasoko duzu emaitza. Gainontzekoan, beltza. Galderak berak ere lehen kantuarekin trabatuko dira. Soinuak dira hasieran. Urrunean, beren oihartzunetik sortu miazka, hasperen eta marruak. Hamar segundo eta abestian desagertuko dira. Azkarra du sarkura diskoak. Bizkor hasten da, bihurri. Erritmoa bizia, eta abiadurak ez du zertan izan auzia. Taldearen arrastoan ibili denak badaki hori. Eta hala ere, bizia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button