
“Tokyo Giants” lana Zinebin irabazle
Nicolas Provosten Tokyo Giants Film Labur Belgikarrak Irabazi Du BILBOKO Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren sari nagusia.
23 minutuko iraupena duen zintak misterioaren bilaketa erakusten du Tokioko kaleetatik, serieko hiltzaile baten, bortxatzaile baten, terrorista baten, gizon jakintsu baten eta Jakuza baten bideak gurutzatzen diren istorioaren bitartez.
ZINEBIren 55. edizioaren amaiera ekitaldia gaur ospatuko da Arriaga Antzokian Aitor Mazo antzezleak aurkeztuko du. Ekitaldian, sari guztiak banatzeaz gain, Manuel Gutiérrez Aragón zine zuzendariak Ohorezko Mikeldia jasoko du Ángela Molina antzezlearen eskutik. Horrez gain, ZINEBI 55ean saritutako lan guztiak proiektatuko dira.
Beste aldetik, Borja Cobeagaren Democracia, eta Alberto Vázquezen Sangre de Unicornio lanek ex aequo lortu dute Euskal Zinearen Sari Nagusia; Gerardo Carrerasen Souvenir filmak irabazi du Zine Espainiarraren Sari Nagusia, eta Mónica Lairana argentinarraren María lanak Latinoamerikako Pelikula Onenaren saria irabazi du.
Bihar, saria irabazi duten lan guztiak proiektatuko dira berriro, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Arriaga Antzokian.
Sari guztiak zeintzuk izan ziren eta bestelako informazioa bilduta duzue www.zinebi.com webgunean.