ESZENA

Futbola protagonista, “Jokoz kanpo” antzezlanean

Asteburu honetan, Donostiako Imanol Larzabal Aretoan, Borobil Teatro taldeak, Jokoz kanpo antzezlana eszenaratuko du. Zelairatuko den taldean puntako hiru aktore topatuko dituzue: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota. Hirurak partida historikoa egingo dute, izan ere futbolak merezi zuen saio bat, baina irribarreekin kontatuta.

Badakigu futbola jolasa besterik ez dela, hamaika lagunek (gehienetan gizonezkoak) baloi bati ostikoz jotzen diote zelai amaieran dagoen atera sartu nahian. Futbolak lortzen du milaka lagun aldi berean hunkitzea edo hondoratzea. Etengabe iritziz aldatzeko aukera ematen digu, eta itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona bat segundo batzuen tartean basati bihurtzea eragin dezake. Ez da erraza ordubetean laburtzea. Partida bakoitzak ia bi behar ditu emaitza lortzeko.

Hiru protagonistari eta futbolak ematen dituen bizi-lezio sakonei esker erakutsiko dute zer den futbola, izan ere, futbola futbola da eta futbola horrelakoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button