ESZENA

“Frankenstein agurgarria” errezitaldi musikatua, Bilbon

Gaur, hilak 28, 19:00ean hasita, eta Bilboko Euskaltzaindian, Frankenstein agurgarria errezitaldi musikatuaz gozatzeko aukera egongo da.

Ikusgarrirako Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatziale eta kultura-zaleak sortu du testua (kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak batuz), eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatuko du.

Frankenstein agurgarria Victor Frankensteini idatzitako gutun musikatua da. Mary Shelleyk sasoi ilunetan idatzi zuen Frankenstein liburua. 200 urte geroago, antzeko kezka, beldur eta zalantzak bizi ditugu. Galarragak, Frankenstein berari zuzendutako gutunean, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak txirikordatzen ditu, eta Pettik, kantuen bidez, bere ikuspegia gehitzen du, orain gordin, orain samur.

Galderak, betiko legez, asko dira: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button