ARTEA

Artzaintzaren gaineko irudiak, Uharte herrian ikusgai

Iñaki Vergara argazkilari errotxapearrak artzaintza tradizionalaren gainean egindako erakusketak Uharteko Kultur Etxean ikusi ahal da. Argazkilaritza eta etnografía uztartzen dituen lan honetan, Vergarak Euskal Herriko bailaretatik desagertzear dagoen bizimodu gogor eta arriskutsuaren berri eman nahi izan du.

Berak aitortu duen bezala: "Uharten ikusgai dagoen erakusketaren eta izen bereko liburuaren helburua artzaintza gure memorian bizirik mantentzea da. Txikienei bizimodu hau erakutsi, arrotz sentitu ez dezaten; eta helduei berau gogorarazi, igarotako denboraren testigantza gisa".

Uharteko Kultur Etxean 60 argazki baino gehiago daude ikusgai. Formatu ezberdinetan egindako argazkiak dira, erakusketa dinamikoagoa eginez. Gai beraren gainean egindako liburua banatzen duten atalei buruzko testuak ere ikusgai dira erakusketan: transhumantzia, mendian emandako denbora, gaztagintza, erditze garaia eta Uharte-Arakilgo artzain zakur lehiaketa. Artzainak egunero erabiltzen dituen lanabesak eta jantziak ere ikus daitezke.
Erakusketa otsailaren 11ra bitartean egonen da ikusgai.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button