Nontzeberri

Emakumeek historian izan duten papera irudikatzeko

Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroa den Bilbao Eszenak Historikas sorkuntza eszenikoko tailerra antolatu du 5 eta 15 minutu bitarteko pieza eszeniko txikiak sortzeko helburuarekin. Nuria Morán Crespo diziplina anitzeko sorkuntzan espezializatutako artistak zuzenduko du. Tailerrak hamabi saio izango ditu, martxoan hasita eta ekainera bitartean.

Ekimenaren helburua da emakumeek historian izan duten papera berreskuratzea askok ez baitute behar bezalako aintzatespenik izan. Lan zientifikoak, artistikoak, literarioak edo bestelakoak egin zituzten emakumeak, funtsezkoak izan ziren baina ahaztuak izan dira.

Tailerrak hiru fase ditu. Lehenengoan, “ikerketa plastikoko hainbat tresna landuko dira parte-hartzaileak aukeratutako pertsona historikoaren nortasunarekin eta ibilbidearekin ohitzeko”. Bigarren fasean, “eszena bera osatuko da elementu dramaturgikoen, ikus-entzunezkoen eta bestelako teknika eszenikoen bidez”. Eta hirugarrenean “ikasleek piezaren sorkuntzari eta eszenaratzeari helduko diote”.

Gehienez ere hamar ikasle egongo dira, eta adin nagusiko emakumeek parte har dezakete sorkuntza eszenikoko jarduera honetan, arte eszenikoekin lotuta egon ala ez, baldin eta historian ahaztutako emakumeei ahotsa eman nahi badiete, pieza/omenaldi bat sortuz.

Izena emateko epea martxoaren 4ra arte egongo da zabalik, eta izena eman nahi dutenek inprimaki bat bete beharko dute, kultura@bilbao.eus helbide elektronikoan.

Exit mobile version