ARTEA

Ezezagunaren bilaketa

Donostiako Kubo Kutxa aretoan, Dario Urzay margolari, argazkilari eta artista plastikoaren Frakzio batean (Itzulgarria) erakusketa inauguratu da, non artistaren ibilbidearen lau hamarkada errepasatzen diren. Urzay Espainiako arte garaikidearen azken hamarkadetako protagonista nagusietako bat da.

Erakusketan azken hogeita bost urtean egin dituen obra batzuk (pinturak, argazkiak, marrazkiak, inprimaketak, bideoak,…) erakusten ditu, eta modu batean edo bestean, haien arteko elkarrizketa ere proposatu nahi du.

Urzayren praktika artistikoak “ingurune piktorikoaren izaera bera zalantzan jartzen duten unibertso ezezagun iradokitzaileak ahalbidetzen ditu. Haren lanaren ezaugarri nagusiak sofistikazio teknikoa eta prozedura tradizionalen mugak gainditzen dituen erregistro-aniztasuna dira. Ezezagunaren bilaketa horretan, Urzay pinturaren eta argazkiaren, prozeduraren eta irudiaren arteko problematikan kokatu da, teknika eta prozedura horiek guztiak konplexurik gabe hibridatzeraino.”

Erakusketak Darío Urzayk 1997tik 2023ra bitartean egindako 50 obra baino gehiago aurkezten ditu, lau areto handitan banatuta. Erakusketa sei ataletan egituratuta dago: Fotografikoa denetik abiatuta, Camerastrokeak, Sedimentu urtuak, Airetiko irudiak, Erretinako topografiak eta Denbora hedatu bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button