LITERATURA

Euskarazko literatura sustatzeko: Xabier Lete Beka

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko Xabier Lete Beka aurkeztu dute. 70.000 euroko beka izango da, eleberria lantzeko proiektuan urtebetez aritzeko aukera emateko. Apirilaren 9an amaituko da proiektuak aurkezteko epea.

Xabier Lete Beka pertsona fisikoek baino ezin dute eskatu. Adin nagusikoak izan behar dute, eta lan-bizitzako aldian egon.
Deialdi honen xedea da urtero beka bat ematea beren ibilbidea sendotzeko prozesuan dauden idazleei, jatorrizko eleberri bat euskaraz sor dezaten. Egile bat bere ibilbidea sendotzeko prozesuan dagoela ulertuko da gutxienez eleberri bat euskaraz argitaratu eta merkaturatu badu. Kanpoan geratzen dira autoeditatutako lanak, hala edizio fisikoan nola digitalean.

Xabier Lete Beka garatzeko epea hamabi hilabetekoa izango da, beka onartzen denetik aurrera. Bekaren xede den proiektuak amaituta egon behar du aldi hori bukatzean.

Deialdiaren ebazpena gehien jota, uztailaren 15erako argitaratuko da. Deialdia hutsik geratu ahal izango da, eta batzordearen erabakia apelaezina izango da.

Datu zehatzagoak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button