IKUS-ENTZUN

Txina garaikideari buruzko gogoeta

Tabalakerak bidean duen Vive le cinéma! erakusketako protagonistak Dea Kulumbegashvili, Jia Zhang-ke, Isaki Lacuesta eta Lemohang Jeremiah Mosese zinema zuzendariak dira.

Hilabete hauetan horra hurbiltzen den publikoak euren praktika artistikoa ezagutu ahal izan du ohiko zinema-aretoaz harago, bestelako espazio batekin, erakusketa-areto batekin, lotuta. “Filmografia zabala duten zinemagileak dira, eta hainbat emanaldi programatu dira beraien filmak ikusiz. Zikloa Karta Zuri batzuekin osatuko da. Horiek, nolabait, bakoitzaren begirada zinematografikoa ere definitzen dute, beti izaten baita esanguratsua errealizadore bakoitzak aukeratzen duen filma.”

Hala, gaur berton, emanaldi bat antolatuta dago Tabakaleran, Un toque de violencia (Jia Zhang-ke, 2013) filmarekin. Lanaren korapiloa hauxe duzue: Dahai, bere herriko agintarien ustelkeriak amorratutako meatzaria, ekintzara pasatzea erabaki du. San ‘er emigranteak bere armak eskaintzen dizkion aukera amaigabeak ezagutuko ditu. Xiaoyuk, sauna bateko harreragileak, ezin du gehiago jasan bezero aberats baten jazarpena. Xiaohui gero eta baldintza apalagoetan igarotzen da lan batetik bestera. Lau pertsonaia, lau probintzia, Txina garaikideari buruzko gogoeta: garapen ekonomiko izugarria duen gizartea, indarkeria izugarriarekin bizi dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button