IKUS-ENTZUN

Lars von Trier zinegilearen “Forbrydelsens element”, Kresala zineklubean

Donostiako Kresala zineklubak Lars von Trier zuzendariaren Forbrydelsens element (1984) pantailaratuko du gaur, 19:30ean, Trueba zine-aretoetan. Emanaldia Opera prima izenburuko sailaren baitan egingo da, eta Von Trier-en zineman aditu Zigor Etxebeste aurkeztuko du.

Zinegile danimarkarraren lehenengo lan luzean nabarmena da espresionismo alemaniarraren eragina. Horretaz gainera, bere zinematografian oinarrizko elementuak izango zirenak ere antzeman daitezke. Etxebesteren hitzetan, “lehenengo film honetan, unibertso propio bat sortzeko gaitasuna erakusten du, kaotikoa eta dekadentea bezain hipnotikoa dena”.

Filmak ondokoa kontatzen du: “Fisher polizia inspektorea El Cairo-ra itzultzen da Europan hilketa bat ikertzen egon ostean. Nahasketa-egoera batean egonik, psikoterapeuta baten laguntzaz eta hipnosi bidez, hilketaren gertakariak argitzen saiatuko da, bildu dituen datuez baliatuz”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button