MUSIKA

11. Bertze Musiken Jaialdia

ERTZ kolektiboak antolatzen du urtero Bertze Musiken Jaialdia, arte garaikidea eta bereziki adierazpide esperimentalak uztartuta, kasu honetan musika da aztertzen den diziplina.
Bera herriko hainbat lekutan eta Donostia eta Hazparne izan dira aurtengo jaialdia garatzeko aukeratu diren tokiak: Beran, Kultur Etxean, Kaxerna Gaztetxean eta Hiltegi zaharrean jasoko dira kontzertuak edota entzunaldiak, eta Beratik kanpo Donostiako Artelekun eta Hazparneko Ttattola gaztetxean eta Elgar zentroan.

Aurten gonbidatuko diren adituak eta artistak honakoak dira: Plu De Mekanisms, Pidgin, Alessandro Bosetti, Maialen Lujanbio, Francisco Meirino, Dave Phillips, Cellule D'intervention Metamkine, Inazio Escudero, Escoitar-No Tours, Adibera, Maki, Ultranoise, Sonic Weapons, Miguel Alvarez Fernandez, Soinumapa, Hotel Gromada eta Amazonian Rovers.

Artistok musikarekin eta bestelako diziplinekin esperimentatzen dute. Dave Phillips artistaren bideo hau han ikusiko eta adituko denaren lagin bat baino ez da. Prest?


Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button