ESZENA

Heroi zaharrak, nora ezean

Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Joxe Ramon Soroiz aktoreek Heroiak izenburuko antzezlana estreinatuko dute gaur, Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera. Txalo Produccionesen ekoizpena da.

Gérald Sybleyras dramaturgo  frantsesaren Le vent des peupliers lanaren moldaketa da obra, Ramon Agirrek idatzia. Antzezlanaren zuzendaria, berriz, Begoña Bilbao Lejarzegi da.

Obra dibertigarria eta gizatiarra da. Arriaga Antzokiaren arabera, hauxe da antzezlanaren abiapuntua: “Gerrako hiru beterano borrokalari ohien egoitza batean daude. Enrique herrena da, Gustavok agorafobia du eta Felipek zorabioak ditu, buruan duen metraila zati bat dela eta. Gerraren ondorioak dira. Une jakin batean, gure hiru heroiak (lau, txakur baten harrizko estatua ere kontuan hartzen badugu) egoitzatik ihes egitea erabakiko dute. Baina, nora”.

Ostiralean, Zaldibiako antzokian izango da lan hau; larunbatean, Astigarragako Kultur Etxean; igandean, Villabonako Gure antzokian; hilaren 29an, Tolosako Leidor zinema-aretoan, eta hilaren 30ean eta 31n, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button