LITERATURA

Euskaltzaindiak aurtengo “R. M. Azkue” Literatura Sarietarako deialdia egin du

Euskaltzaindiak 2021eko R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak bidaltzeko epea zabaldu du. Lanak abenduaren 20era arte bidali ahalko dira.

Sari horien xedea “idazle gazteak literatura mundura erakartzea da”. Bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia, eta generootan bi maila daude: A maila: 2008, 2009, 2010 eta 2011n jaioak; eta B maila: 2004, 2005, 2006 eta 2007an jaioak.

Lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira; ez dira onartuko beste lanen itzulpenak edo moldaketak. Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali beharko dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira.

Sariak 180 eta 300 euro bitartekoak dira narrazioan zein olerkian, eta parte-hartzea bultzatzeko, 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikasle gehien aurkezten duen ikastetxeari.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button