IKUS-ENTZUN

Giza Eskubideen XII. Zinemaldirako epea zabalik

Apirilaren 4tik 11ra arte ospatuko den Giza Eskubideen XII. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna otsailaren 2a izango da.

Zinemaldien hautespen-batzordeak aukeratuko ditu lehiaketara aurkezten diren film laburrak zein film luzeak.
Jaialdi horretan parte hartu ahal izateko, filmek baldintza hauek bete beharko dituzte: 2012ko urtarrilaren 1aren ondoren eginda egotea; 30 min. baino gehiago ez irautea laburrentzat eta 30 minututik gora luzeentzat; eta giza eskubideen inguruko edozein gaiari buruzkoa izatea.

Gazteen Epaimahaiak Film Labur Onenari emandako Saria 3.000 eurokoa izango da, eta parte hartuko duten film luzeek Ikusleen Film Luze Onenari eskainitako Saria lortzeko aukera izango dute.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button