MUSIKA

Euskal musikaz bustiko da Bartzelona, Sona jaialdiaren eskutik

Abiatu da Sona Jaialdiaren aurtengo edizioa, Bartzelonako Euskal Etxeak eta Etxepare Institutuak elkarlanean antolatutako Euskal Herritik kanpo egiten den euskal musikaren jaialdirik handiena.

Urtez urte, gure lurraldeko panorama musikaleko puntarengoko euskal taldeak ezagutzera ematen dituen makro-jaialdia azaroaren 22ra bitarte garatuko da eta bi hilabete luzez, euskal musikaz beteko dira kataluniar hiriburuko bazterrak.

Asko dira azken hogeita bi urtetan bertatik pasa diren euskal musika taldeak eta aurten ere  euskal taldeen presentzia eta ordezkaritza zabala egongo da.

Bi sail nagusitan banatzen da jaialdiaren egitaraua. Batetik, hirian zehar sakabanatutako aretoetan Euskal Herritik joandako taldeek eskainiko dituzten kontzertuak osatzen dutena; eta bestetik, musikatik harago, Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko harreman kulturala sendotzeko helburuarekin, Alter EH Sona izenpean ondu diren tailerrak eta jarduera ezberdinak eskaintzen diren atala.

Aurten bertaratuko diren musika banden zerrenda luzea da. Hala, pasa den irailaren 21ean, Euskal Etxean bertan, Egurra eta Kitto taldeak eman zuen kontzertuarekin hasitako Sona jaialdia honako euskal taldeek eskainiko dituzten kontzertuekin osatuko da:  Mice, urriaren 4an, Ateneu l’Harmonian; Nikotina eta Bad Sound taldeak, urriaren 18an, Euskal Etxean; edota Trakamatraka, Onki Xin, Belatz, Eskean Kristo eta Anita Parker, urriaren 19an, Ateneu l’Harmonian.

Aipatu bezala, udazkeneko gauak Bartzelona hiriko hainbat auzo eta txoko euskal musikaz eta kulturaz zipriztinduko duen jaialdia, azaroaren 22ra arte luzatuko da, eta egun horretan bilbotar Zea Mays talde ospetsuak girotuko du Sidecar aretoa.

Euskal Herria Sona 2019 jaialdiaren informazio gehiago hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button