MUSIKA

Euskal jazzik gaurkotuena

Jazz garaikidearen eta abangoardiako musikaren esparruetan aritu diren ibilbide luzeko hiru musikariren batasuna da h3o (Hotsak) izeneko lana.

Alde batetik, Sorkunde Idigoras piano-jolea dago. Alberto Lizarralderekin Jazzle sortu etazuzendu zuen, Euskal Herriko lehen eskola jazz eta musika garaikidean. Biok antolatu zuten Plaza izeneko festibal ezaguna, baita Zirrara zigilua sortu ere, musika editatzeko.
Bestetik, Hasier Oleaga bateria-jolea dago instrumentista eta sortzaile bikaina. Mugalariak taldearen ohiko partaidea eta Ruper Ordorika, Iñaki Salvador edo Mikel Andueza artistekin kolaboratzailea. Eta azkenik, Julen Izarra saxofoi-jolea euskal jazzik gaurkotuenaren derrigorreko beste erreferente bat. Trizak taldeko kidea da eta ohiko laguna Organik’s, RS Faktor, Travellin Brothers taldeetan.

Lan honek “jazzaren etiketaz haraindiko esperimentazioa proposatzen du, edozein arau hautsiz, eta egitura harmonikoekin jolastuz eta arauetatik abiatuz berriro apurtzeko. (…) h3o erakargarria da guztiz: musikariek bikain egiten dute lana, nork bere autoretza erakusten du abestietan eta abestien txoko bakoitzean entzulea ezustekoz asetzeko lain ageri zaigu magia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button