Larunbatean gazte bertsolariak bilduko dira Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa honetan, gaztetxoen mailan (14 urte artekoak) honakoak, hain zuzen: Peru Abarrategi (Aramaio, 1997), Maddalen Arrausi (Gasteiz, 1997), Txaber Altube (Abadiño, 1998), Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996), Maialen Akizu (Urretxu, 1996), Aratz Igartzabal (Gabiria, 1996), Aitor Servier (Azkaine, 1997), Lur Renteria (Baiona, 1996), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolos, 1997), Itxaro Dunate (Aiherra, 1997), Johaiñe Sarraillet ( Lakarri, 1997), Ibai Thornari (Zalgize, 1997), Maddalen Lopez (Lesaka, 1997) eta Mikel Lasarte (Barañain, 1996).
Behar diren ariketak egin ostean, 14 bertsolaritatik 6 aukeratuko dira bigarren fasea osatzeko eta gero arratsaldean, 15:30ean, beste saio bat egongo da gazteen mailan (15-18 urte bitartekoak).
Lehia horretan hauexek hartuko dute parte: Xabi Igoa (Aramaio, 1992), Ainhoa Comas (Amurrio, 1994), Peio Ormazabal (Arrigorriaga, 1992), Nerea Ibarzabal (Markina, 1994), Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993), Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995), Maiana Irigoien (Baiona, 1992), Txomin Elosegi (Hazparne, 1992), Mattin Luku (Donibane Garazi, 1992), Bixente Hirigarai (Baigorri, 1992), Ioar Tainta (Lesaka, 1992) eta Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugaire, 1994)
Bertsozale Elkarteak bidalita