LITERATURA

Mundua baloi batean

Patxi Zubizarreta idazleak eta Elena Odriozola ilustratzaileak eskutik helduta, haurrentzako literaturari bultzada emateko den V. Mikel Zarate saria irabazitako Mundua baloi batean (Elkar) izeneko lana plazaratu dute.

Baloi batekin zerikusia duen istorioa, honetan datza: “Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio, besteak beste karramarro eta kakanarru deitzen diolako. Baina gol mundial hori sartu nahian, mutikoa atzeraka ibiltzen hasiko da, atzeraka, bai, abiada egokia hartu ahal izateko. Eta, joan, joan, beti joan, atzera, atzera, beti atzera, Nikolasek oso bidaia luzea eta arriskutsua egingo du, ia barregarri geratzeraino… Eskerrak hiru lagun –edo kasik lau– bitxi eta berezi ondoan izango dituen! Alabaina, geratuko al zaio indarrik, berak nahi duen bezalako txuta egiteko?”

Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi zuen Patxi Zubizarretak edertasunez eta jolasez gainezka egiten duen lan honekin. Elena Odriozolaren ilustrazioek, dotorezia handiz, areagotu baino ez dute egin idazlearen asmazio burutsua. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button