ESZENA

“Eszena Kalera” programaren azken astea Bilbon

Eszena Kalera programari esker, 9 konpainia aritzen dira hiriko hainbat auzotan dantza, antzerki, zirku eta magia ikuskizunekin. Programa azken astean sartu da, irailaren 30ean amaituko baita aurtengo Eszena Kalera.

Gaur berton baduzue zertan gozatu euskaraz Gora bihotzak lanarekin. “Zenbat dantza utzi ditugu egin gabe azkenaldian? Zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe? Nahi dugunean, nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan dantzatzea, besarkatzea, musukatzea eta kantatzea aldarrikatzen dugu. Dantzatu ezin bada, ez da gure iraultza.”
Kasu honetan, Eidabe konpainia bizkaitarra dantzaren eta bizipozaren aldarrikapen alai eta jostagarri batekin dator.

Eszena Kalera programari esker Bilboko barruti guztietako auzoetan badago zertaz gozatu, izan ere, irailaren 1ean abiatu zen jaialdiak hainbat diziplinatako ikuskizunak biltzen ditu, hala nola zirkua, dantza, clown, edota kaleko antzerkia.

Aste honetan gelditzen diren hitzordu guztien gaineko informazio zehatza, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button