Bilboko barruti guztietako auzoetan egongo da zertan gozatu Eszena Kalera programari esker. Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena irailean egingo da, eta bere egitarauan hainbat diziplinatako ikuskizunak biltzen dira, hala nola zirkua, dantza, clown, edota kaleko antzerkia.
Programazioa irailaren 1ean abiatu zen, eta bihar bertan, hilak 4, jarraipena izango du. Biharko saioan (19:00etan, Indautxu plaza) María Zubimendi eta Esti Curiel sortzaileak arituko dira Bote prontoan lanarekin. “ Malena kostaldeko herri batera joan da bizitzera, baina oraindik ez du lagunik. Herriko txokoak ezagutuz eta istorioak entzunaz, hobetu ulertuko ditu herria bera eta bertako jendea. Itsasoaren handitasunaz jabetuta, egunero bainatzen hasi da. Eta zu, ba al zatoz Malenarekin igeri egitera? María Zubimendi musikaria eta Esti Curiel antzezlea elkartu dira integrazioaz eta kostaldeko bizimoduaz hitz egiteko.
Hitzordu guztien gaineko informazio zehatza, hemen kontsultatu ahal duzue.