
Escena Dantza Jaialdia artea hedatzeko programa bat da, eta estilo guztietako proposamenen bitartez, dantza zabaltzea du helburu nagusia. Jaialdian, konpainia garrantzitsuek hartzen dute parte.
Fueradeleje konpainiak Where is my mind? lanaren bertsio osoa estreinatuko du. Aldanza konpainiak Aldanza 11 eta Tempomobile aurkeztuko ditu. Mikel Gaztelurrutiaren jatorrizko musika badago tartean.
DanzAbierta konpainia kubatarrak ere parte hartuko du Malson lanarekin. Galiziako OtraDanza konpainiak De.Dos lana ekarriko du.
Tailer artistiko batzuk ere antolatu dira. Aurten, Carmen Larrazek emango ditu tailer horiek Arte Garaikideko Huarte Zentroan, bi mailatan banaturik: hastapena eta aurreratua.
Escena Dantza Jaialdia martxoaren 4a eta apirilaren 17a bitarte egingo da, eta ikuskizun sorta zabala eskainiko du.
Artez Blaik bidalita