
ERTIBILen 40 urteen ospakizunetan, bostgarren topaketa gauzatuko da gaur Rekalde Aretoan Irati Inoriza eta Miren Arenzana adituekin. Bizkaiko Foru Aldundiaren aretoa, gainera, lantokia izango da otsailera arte; tailer horretan hazten ari diren hamar artistak in situ garatu ahal izango dituzte euren prozesu artistikoak eta emaitzak otsailaren 16an areto berean egingo den topaketan aurkeztuko dituzte.
Gaur, otsailak 2, Irati Inoriza eta Miren Arenzana bilduko dira publikoaren aurrean. Bi hizlariek “desioari buruz hitz egingo dute, eta ustezko desioaren objektua elementu, espazio, denbora eta esperientzia multzo baten errealitate gisa aztertuko dute. Praktika artistikoan, lantegian, desioa etengabeko negoziazio-makina bat da, non artisten gogoak eta praktikaren beraren hizketa gurutzatzen diren. Logika horretatik abiatuta, Mirenek eta Iratik elkarlaneko performance moduko bat planteatzen dute”.
Topaketa honen ondoren kontzertua izango da Hector Reyren eskutik.
ERTIBIL Bizkaiak bere lau hamarkadak Rekalde Aretoa obra bizi bihurtuz ospatzen ditu, eta hiru hilabetez, lurraldeko ekoizpen artistikoari buruzko hausnarketarako topalekua izango da.
Honako hauek izaten ari dira dinamizatzaileak: Marion Cruza, Abigail Lazkoz, Elena Mendizabal, Oier Iruretagoiena, Txuspo Poyo, Jaime Cuenca, Zigor Barayazarra, Elena Aitzkoa, Ixone Sádaba, Miriam Isasi, Taxio Ardanaz, Irantzu Yaldebere, sraPolaroiska, Naia del Castillo, Gema Intxausti, MichelLe Lima, Irati Inoriza, Miren Arenzana, Héctor Rey consonni, Mikel Onandia, Maider López eta Pablo Marte.
ERTIBIL Bizkaia 40 urtean zehar ekimenaren gaineko datu guztiak, Rekalde Aretoak dauzka.