MUSIKA

Ordizia, rock doinuez beteko da larunbatean

Urriaren 23an irekiko ditu bere ateak Ordiziarock musika jaialdiak. Hala, karpa 17:00etan zabalduko dute eta kontzertuak 23:00etan hasiko dira.

Taldeei dagokienez, Lendakaris Muertos taldea izango da jendetza handiena bilduko duena. Nafarrek hitz ironiko eta zorrotzekin josiriko punk doinuak zabalduko dituzte. Stupenda Jonesek ere zale asko bilduko ditu. Olazti eta Altsasukoek rock'n'roll kaletarraren bizitasuna zabalduko dute Ordizian.

Mother Ship berriz, Led Zeppelin talde mitikoaren Legazpiko banda tributua da, alegia, talde ingeles ezagunaren bertsioak jo ohi ditu. Egurra Ta Kitto koadrila azpeitiarrak, aldiz, ska estiloko doinu dantzagarriak haizatuko ditu, eta azkenik Deskriados talde gaztea ere izango da.

Envios Rebeldek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button