ESZENA

Gizakiok eta maskotak

MaMa Crea konpainiak familiei zuzenduriko Maskotak ikuskizuna erakusten ari da Euskal Herrian zehar. Domekan, Gernikan eskainiko da pieza berezia.

Maskotak ikuskizunak roll aldaketa bat proposatzen du, absurdoa bezain dibertigarria. “Zer gertatuko litzateke gure etxeetako lau hankakoek izango balute boterea, eta aldiz gu, gizakiok, euren maskotak izango bagina? Antzezlan honek, printzipioz absurdoa dirudien ikuspuntu desberdin batetik abiatzen bada ere, agerian utziko ditu zein jarrera eta molde erabiltzen ditugun gure etxeetako izaki txikiekin, gure maskotekin.”

MaMa Crea konpainia ohiko kolaboratzaileekin dator ikuskizun familiar honetan ere. Pako Revueltas aritu da zuzendari, eta Na Gomes aktore nagusia izateaz gain jatorrizkoa musika ere sortu du. Nuria M. Cres-ek eta Marina Lapuentek osatzen dute taldea.
Eszenografiaz, maskaraz eta atrezzoaz Javi Tirado arduratu da, eta jantzien diseinuea Angel Amorena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button