EMAKUMEA

Emakumea behar zuen izan

Horixe da Nafarroako Gobernuak, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, egin duen kanpainaren leloa. Emakumeen eginkizuna eta eguneroko ekarpena aldarrikatu, genero-estereotipoak hautsi eta, besteak beste, sektore zientifikoetan, kulturaletan edo landa-eremuetan duten presentzia ikusarazten du

Emakumezkoen lidergoa ezarri behar da kanporatutzat ematen zituzten sektoretan edo jardueretan edota historikoki gutxietsiak izateagatik ikusezinak bihurtu zituzten haietan. Aitorpen hau kartelen bitartez egiten da zeinetan emakumezkoak, besteren artean, zientzia, kultura edo landa-eremuko bere lanbideen jardunean irudikatzen diren, esparru eta eremu hauetan duten presentzia bistaratzea errazteko. Hautatutako leloak ere bere eskubideen alde borrokatu diren emakume guztiak eta bakoitza omentzen ditu.

Emakumea behar zuen izan kanpainaren leloa “emakumearen eginkizuna maiuskulaz, zentzu negatiboan erabiltzen den esaldi bat zentzu positibora ekarriz, emakumea izatearen harrotasuna erreibindikatzeko” izango da.

Kanpainaren hedapena euskarri ezberdinen eskutik garatuko da, eta zehazki, 7.000 kartel baino gehiago barreiatuko dira Nafarroako Gobernuko departamentuen, Foru Komunitateko berdintasun agenteen eta tokiko entitateen artean.

Martxoaren 8ko ekintzen esparruan, Maria Chivite  Nafarroako Lehendakariak, Berdinna 2021 Saria entregatuko dio Nafarroako Afammer Navarra eremu landatarreko familien eta emakumezkoen Elkarteari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button