ARTEA

Jakinduria beste hizkuntza batean

BilbaoArtek Pablo Capitan artistaren La inteligencia en otro idioma izeneko erakusketa abiatu du. Erakusketa hau irailaren 1etik 20ra egongo da ikusgai.

BilbaoArtek igorri digun oharrean azaltzen denez, “Jakinduria beste hizkuntza batean Etologiaren (animalia eta gizakiaren jokaeren ikerketa) inguruko ikerketa instalazio plastikoen leguaian aplikatzen duen proiektu transdisziplinarra da. Alor zientifiko baten aukera narratiboak arte praktikara eramatea bilatzen duen proiektu esperimentala da”.

Konrad Lorenz, Nicolas Timbergen, Paul Roazen eta Irenäus Eibl-Eibesfeldten esperimentazioan oinarrituriko ikerketa teorikoa ere badago, izan ere, artista “irudiaren gramatika antzeko bat planteatzen du, hau da, elementuen instalazioa eta manipulazioaren ariketa bat,  hauetatik at gelditzen den logikatik objetuak zabalduz doazen asoziazio-aukeren korrelatu baten antzera”. Ikerketa honen bitartez, artea eta etologiaren eremuetatik, objetuen narrazio estrategiak bilatzen saiatu da artista.

Pablo Capitan del Rio Arte Ederretan lizentziatua da Granadako Unibertsitatean eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Arte Produkzioa Masterra burutu zuen. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button