ARTEA

Ilustratzaileentzako tailerra, Garabat galerian

Bilboko Garabat galerian, Gustavo Puerta Leissek eta Elena Odriozolak Pertsonaia eta bere mekanismoak ilustratzaileentzako tailerra egingo dute otsailaren 13an eta 14an; guztira 12 ordu izango dira.

Tailerraren deskribapenean jasotzen denez, “Pertsonaia bat eraikitzea forma fisikoa bat ematea baino gehiago da. Bere bizitza mugitzeko duen gaitasunaren araberakoa da, neurri handi batean, eta tailer honetan, literalki, pertsonaiaren  mekanismoak eta desplazamenduak aztertuko ditugu. Horretarako, neurri metafisikodun neurriak dituen arazo batean murgilduko gara: nola jaso mugimendua bi dimentsiodun azalera batean, nola sortu aldaketaren ilusioa itxuraz estatikoa den irudikapen batean. Bada, proposamen ludikoa eta esperimentala da, eta bertan, ezustea eta ilusioa sortzeko beharrizana berreskuratuko dugu, haurrentzako liburuak egiteko abiapuntu gisa”.

Tailerrarekin lotutako xehetasun guztiak (inskripzioa, ordutegia…): escuelaperipateticadelij izeneko blogean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button