IKUS-ENTZUN

Getxoko zinema zikloak gaur hasiko dira Ropman Polanskiren eskutik

Getxoko aurtengo zinema denboraldia Roman Polanskiren The Ghost Writer filmaz abiatuko da eta, igandean, urriak 31, gaztetxoek Toy Story 3 animazioko maisulanaz gozatu ahal izango dute.

Azaroan, berriz, Asier Altunaren Artalde film laburra eta Coen anaien A Serious Man eta John Mayburyren The Edge of Love luzemetraiak eskainiko dira Cinema Paradiso zikloan. Zine-Kluba zikloan, berriz, Rachid Bouchareben London River eta Luc Bessonen The Extraordinary Adventures of Adèle Blanc-Sec proiektatuko dira. Azken film hori, IX. Komiki eta Manga Azoka dela eta programatu da.

Hilero, urritik maiatzera, Cinema Paradiso zikloaren filmak eskainiko dira lehenengo hamabostaldian, ohi denez jatorrizko azpitituludun bertsioan. Bigarren hamabostaldian, berriz, lekukoa Zine-Kluba ziklora pasatuko da. Ziklo horien proiekzioak ostiraletan izango dira, 21:00etan. Haur Igande Zinemari dagokionez, gaztetxoek igandean gozatu ahal izango dute beren film gustukoenak igandero, 17:00etako saioan.

Cinema Paradiso eta Zine-Kluba zikloetan ez dira proiekzioak eskainiko soilik. Ohi bezala, zinemari buruzko foruma egongo da filma amaitu ondoren eta horretan, nahi duten ikusle guztiek parte ahal izango dute. Halaber, hileroko lehenengo saioan zuzendari gazteen film laburrak eskainiko dira.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button