BERTSOTAN

Haurrentzako bertso saio historikoa, Getarian

Gaur berton, abenduaren 27an, Getariako liburutegian, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Gazte Asanbladak antolatuta haurrentzako bertso saio historikoa egingo dute. Saioan Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin izango dira bertsotan eta Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Historiaurretik hasi eta gaur egun arteko bidaia bat proposatuko zaie entzuleei. Uxue Alberdik antolaturik bidaia hori literarioa izango da, baina bertsogintzak agintzen duen bezala inprobisatua ere izango da, bertsolariek Uxuek proposaturiko egoeretan bota beharko baitute bertsoa. “Zenbait bertsoalditan, historiako hainbat garaitan barrena ibiliko dira bertsolariak, eta haiekin batera baita bertaratzen diren entzuleak ere, saioak parte-hartzailea izatea baitu helburu.”

Bertso-saioaren aurretik Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia proiektuaren aurkezpen labur bat egingo da. Proiektuak haurrei Euskal Herriaren historia ezagutzera eman nahi die. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button