ESZENA

Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan “Lehendakari gaia” Txalo Produkzioaken eskutik

Apirilaren 1era arte luzatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa. Ohi bezala, antzerki diziplinaren estilo ezberdinak ikusi ahal izango dira herri horretan.

Gaur euskarazko obra bat ikusteko parada izango duzue: Lehendakari gaia, Txalo Produkzioak taldeak sortua, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin.
“Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguantaezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.
Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokazio dunak al dira?”

Eibarren izango diren aurtengo proposamenen gai nagusiak sare sozialak, teknologia, krisi ekonomikoa, klasikoak, antzerkiarekiko dedikazioa eta abar izango dira. Horretaz gain, emakume komikoen lanaz mintzatzeko jardunaldi bat ere programatu da. Eta betiko legez, genero desberdinak ikusi ahal izango dira: komedia, drama, tragikomedia, kaleko antzerkia eta dantza.

Datozen egunetako programazioaren nondik norakoak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button