ESZENA

Eibarko Antzerki Jardunaldiak hastear

Gaur berton, hilak 25, bidean jarriko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak, eta apirilaren 11n amaituko dira.

Lehenengo egun honetan, 19.00etan, Toni Acostak eta Juan Carlos Rubiok Harremanak izeneko solasaldia egingo dute, eta 26an eta 28an, 19:00etan, Una madre de película komediaz gozatzeko aukera egongo da aipaturiko Toni Acosta aktorearekin. Juan Carlos Rubio zuzendaria.

Horretaz gain milaka kontu interesgarri: “Programazio eklektiko bat, arte eszenikoen hainbat genero biltzen dituena, Euskal Herriko, Madrilgo eta beste autonomia erkidegoetako konpainietako obrekin. Programazio bat, non garrantzia eman zaien exekuzioaren kalitateari eta istorioei. Bai, antzerki-lanetako bakoitzak kontatzen duen horri; izan ere, antzezlanak, sinpleak edo konplexuak izanik ere, halako moldez aurkezten dira ezen interesa, galderak, emozioak, malkoak eta irribarreak sortzen dituzten publikoarengan”.

Guztira 22 konpainia igaroko dira aurtengo  Antzerki Jardunaldietatik: 25 emanaldi izango dira, haietatik 8 euskaraz. Gainera, obra bat kalean antzeztuko da.

Euskarazkoen artean, martxoaren 9an eta 10ean, bi lan ikusi ahal izango dira: Heisenberg, Ramón Agirre eta Naiara Arnerorekin, Hezkuntza Esparruan, eta Miñan arrakastatsua, Coliseo antzokian. Horiekin batera Moko, Indalecio Bizkarrondo “Bilintx” (haurrentzako antzerkia euskaraz) eta Renata (komedia euskaraz) ere oholtza gainean izango dira.

Egunez eguneko programazioa: Eibarko Antzerki Jardunaldiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button