ARTEA

“Sinergika” beken arte-proiektuak kalera

Getxolanek eta Kultur Etxeak bultzatutako Sinergika bekak jasotzeko hautatu diren arte-proiektuak kalera aterako dira eta ikusgai izango dira Algortako saltokitan, hilaren 28ra arte. Ekimen honen bidez artista gazteen lana sustatu eta bertoko hirigunea eta dendak dinamizatu nahi da.

2016an abiatu ziren Sinergika Bekak. Egitasmoak izaera transbertsala du, eta bi kontzeptu biltzen ditu: kulturaren garrantzia tokiko garapenerako eragile gisa eta udaleko arloen arteko elkarlana.

Betiko lez, proiektuak anitzak dira: pintura, argazkia, eskultura edota narratiba. Horien bitartez, sortzaileek publikoarekiko harremana sustatu nahi dute. Gainera, arte-lanak sakonago ezagutu nahi dituztenek bisita gidatuen programa didaktikoan eman dezakete izena.

Horren inguruko informazioa www.getxo.eus  webgunean dago eskura. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button