ARTEA

Durangoko Arte eta Historia museoko aretoak komiki erraldoi bihurtuko dira

Thyssen Bornemisza Museo Nazionala Espainiako lehen museoa da komiki-bilduma propioa sortu duena. Gehienetan, izenburu berri bakoitza museoak antolatzen dituen aldi baterako erakusketa handiekin uztartzen du.

Astiberri argitaletxearekin batera argitaratu duen azken lana Maria Herrerosen Georgia O`Keeffe izan da. Wisconsineko margolariaren biografia librea da. 2021ean argitaratu zen, museoak artista iparramerikarrari eskaini zion erakusketa antologikoarekin bat eginez. Guztira 100 marrazki eta Giorgia O´Keefferen erretratuaren 13 zirriborro.

Durangoko Arte eta Historia Museoan lehen aldiz ikusi ahal izango dira Maria Herreros ilustratzaileak Thyssen Bornemisza Museo Nazionaleko komikirako egin zituen marrazki originalak.

Asier Mensuroren komisariotzapean, museoko aretoak komiki erraldoi bihurtuko dira, non binetak ez diren paperean estanpatzen, horma gaineko obran baizik.

Erakusketa bitxia abuztuaren 28ra arte ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button