IKUS-ENTZUN

Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean euskal film laburren maratoia

Joan den hilean, urriaren 25ean, abian jarri zen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. edizioa, azaroaren 1era arte luzatuko dena. Bi data horien artean, “fantasiazko zinemak aurten eman dituen film luze eta labur onenen hautaketa bat proiektatuko da, eta hainbat jarduera egingo dira programazioa osatzeko”.
Aurten 31 film luze, 45 labur eta telebistako 3 kapitulu proiektatzen ari dira.
Edizio honetako berritasun nagusia Animedon izan da, japoniar animaziozko zinemari eskainitako sail paraleloa, lau film luze programatu dituena.

Antzoki Zaharra da zinemaldiaren egoitza nagusia eta bertan proiektatzen ari da film luzeen sail ofiziala, 23 tituluz osatua. Victoria Eugenia Antzokian, berriz, Animedon saileko filmak emango dira eta Tabakalerako zinean eskaintzen ari diren emanaldiek Franz Kafkaren irudia izango dute ardatz.

Eta gaur, hilak 29, Victoria Eugenia Antzokian, euskal film laburren maratoia antolatu da honako tituluekin: Gizaki (2024). Xanti Rodriguez; Hotz (2024). Lander Castro; O.P.N.I. (Objeto Parlante No Identificado) (2024). Borja De Agüero; Presencia (2024). Igor Salutregi; Sandra (2023). Jon Herrero; Sesión (2024). David González Rudiez; Tragedium (2024). Gastón Haag; eta Planetagatik (2024). Eneko Muruzabal Elezcano.

Aipatutako guztiaz gain, erakusketa eta bestelako jarduerak antolatu dira aste beldurgarriaren barruan.

Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button