LITERATURA

Aurtengo Literaturiaren engranajeak hasi dira mugitzen

Literaturia Zarautzen ospatuko da aurten ere, eta lantalde berria gogotsu ari da lanean. Maiatzaren bukaeran izango da Literaturia 2015, hilaren 29tik 31ra, eta aurten ardoa izango da egitasmoan zehar gozatu ahal izango diren ekitaldietako gai nagusia.

Zarauzko herria euskal literaturaren plaza bilakatuko da hiru egunez. Ekitaldi ia guztiak Modelo aretoan eskainiko dira, eta udaberriko uztaren aurkezpenak Garoa liburu dendan egingo dira, baina literatura ere kalera atera nahi da, herritarren eskura jarri liburu azokarekin.
Hainbat idazle dira Literaturia 2015ean Zarautzen bilduko direnak: besteen artean, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Karmele Jaio, Jon Alonso, Danele Sarriugarte, Edorta Jimenez, Mursego, Uxue Alberdi, Dejabu panpin-laborategia, Jule Goikoetxea…

Lantaldeak buru-belarri jarraitzen du egitasmoko xehetasun guztiak lotzen, Literaturia euskal literaturzaleen topagune eta erreferente izan dadin.

Egitasmoaren berri izateko: www.facebook.com/literaturia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button