ESZENA

Desgaitasuna duten pertsonen bizitzak

Cinco Golondrinas, Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren azken ekoizpen berria, martxoaren 15ean eta 16an estreinatuko Bilboko BBK SALAn. Pabellón 6 aretoan izango da ikusgai martxoaren 21etik apirilaren 6ra arte,

Cinco Golondrinas “pieza inklusiboa da, dinamikoa, errealitateari eta gaurkotasunari lotua. Gainera, fikziotik erakusten du desgaitasuna duten pertsona batzuen bizitza, haien liburuen, bizipenen, esperientzien eta borroken bidez kontatuak. Idatzi guztien testuetan oinarritzen da, baina baita dramaturgian ere, eta batez ere, baztertuta sentitzen diren pertsona askorekin izandako solasaldietan, hitzaldietan eta elkarrizketetan. Horregatik, lanak zentzumenen bidez – edo horien gabeziaz – hitz egiten du benetan batzen gaituenaz, eta, aldi berean, poetikoki hausnartzen du eguneroko oztopoei buruz.”

Obrarako, taldea aniztasunean edo zeinu-hizkuntzaren interpretazioan prestatu da eremu artistikoaren aldetik, eta hala, “eszena bakoitza publiko desberdinekin sortu eta aztertu da, era guztietako pertsonei emozioaren bidez iristeko”. Gainera, arreta berezia jarri zaie argiei, eszenografiari edo jantzien materialei ere.

Gazte Konpainiaren 2025eko promozioa, 30 urtetik beherako bost interpretek osatzen dute: Markel Urrestarazu, Nerea Sanz, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta eta Pino de Pablos. Argiztapenaren diseinua Edu Berjak egin du, eta jantzien eta eszenografiaren diseinuaz Betitxe Saitua arduratu da.

Show More

Related Articles

Back to top button